Guri Buruz

Baraiazarra soinu etxeak 1984. urtean zabaldu zituen ateak, Santi Baraiazarrak, ofizioz arotzak, bere seme Kepa denda zabaltzera animatu zuenean. Santik egurra lantzeaz gainera era guztietako instrumentuak konpontzen zituen, baita eleiz dorreetako erloju eta koruko harmonio zaharrak ere. 26 urterekin bere lehen akordeoia ekoitzi zuen eta bere kabuz jotzen ikasi zuen orduko erromerietako melodiak memorizatuz. Errigoitiko "zabale" auzoko baserrira inguruko hainbat musikari joaten ziren instrumentuak konpondu edo zorroztera eta Kepa han hasi zen aitari lagunduaz abilezia hartzen. 

Hasierako urteak gogor xamarrak izan arren, denboraren poderioz Baraiazarra soinu etxea erreferentziazko denda bihurtu da soinujole eta musikarien munduan, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Iker Goenaga eta beste asko bezero izan dituelarik.